top of page

Ikasleen hutsegiteak

  • Ikaslearen hutsegiteak eta atzerapenak idatziz justifikatu beharko dira, agenda edota ziurtagiri baten bidez.

  • Orduz kanpo sartu edo ateratzeko, aurretik abisatu beharko da. Kasu hauetan helduak beti Idazkaritzatik pasa behar du eta erregistro orrian sinatu. Lehen Hezkuntzan asistentzia derrigorrezkoa da.

  • Horretaz gain, ikasleen hutsegiteak Eusko Jaurlaritzak duen aplikazioan sartuko dira eta automatikoki mezua familiari iritsiko zaio.

 

Sarrerak eta irteerak

Seme-alabak H.H. eta L.H.-ko eraikinetan dituzuen familientzako sarrerak eta irteerak horrela antolatu dira:

  • Sarrerak: lehendabizi Lehen Hezkuntzakoak utzi, eta gero Haur Hezkuntzakoak (bertan irakasle bat egongo da zain).

  • Irteerak: lehendabizi Haur Hezkuntzakoak jaso eta gero Lehen Hezkuntzakoak (1. eta 2. mailetako irakasleak zain geratuko dira patioko sarreran).

1.eta 2. mailako ikasleen kasuan, anai-arrebak badituzte bi eraikinen arteko atetik ateratzeko aukera bada. Tutoreei idatziz adierazi behar da horretarako.

L.H.ko ikasle nagusiek (4., 5. eta 6.mailakoek) beraien anai-arreba ttikiak hartzeko aukera ere bada, beti ere tutoreei idatziz adierazi eta baimena eskuratuta.

Osasuna eta botikak

  • Ikasleek ondo osatzeko eskubidea daukate, beraz, gaixorik badaude ez dira eskolara etorri behar.

  • Ikasleren batek botikaren bat hartzeko premia badu, medikuaren agiria ekarri beharko du, bertan eman behar zaion neurria eta ordua zehaztuko delarik. Tutoreak edo irakasle batek emango dio, beti ere, medikazioa emateko baimena sinatuta badu.

  • Osakidetzako Eskola-Osasuna zerbitzuak 3-12 urte bitarteko ikasleei eman ohi zaizkien txertoak ikasturtean zehar bideratuko ditu. Dagokionean familiei garaiz eta xehetasunekin honen berri emanen zaie.

Funtzionamendu egokirako hainbat ohar
bottom of page