
















































OILOTEGIA ETA BARATZA
Elatzeta ikastetxean oilotegia eta baratza dugu. Eskolako oilategi eta baratza proiektuak, aukera paregabea eskaintzen die ikasleei naturarekin harreman zuzena izateko eta, aldi berean, baratzean lan egiteko, etxeko animaliak zaintzeko eta elikadura jasangarriaren gaia lantzeko.
Era berean, talde lana, erantzukizuna, pazientzia eta ingurumenarekiko kontzientzia areagotzeko tresna bat izango da proiektu hau. Ikasle taldearen betebeharra izango baita baratze eta oilategi espazioak kudeatzea eta mantentzeko lanak egitea.
Proiektu hau ikastetxeak bere curriculumarekin eta ingurumenarekiko konpromisoarekin uztartzen duen ekimen bat izango da, eta, aldi berean, irakasleek eta ikasleek proiektuaren kudeaketan parte hartuz, ikaskuntza esperientzia aberasgarria biziko dute!
Ikusi nahi al duzue nola aurkeztu zuten 1.zikloko ikasleak gure oilotegia? Sartu hemen!!