top of page

Jangela

Elatzetan bi jangela ditugu:

1. jantokia Lehen Hezkuntzako eraikinaren ondoan dagoen eraikin txikian dago. Lehen Hezkuntzako ikasleek erabiltzen dute.

 

Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleek lehenengo txandan bazkaltzen dute.

Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako ikasleek bigarren taldean jaten dute.

2. jantokia Haur Hezkuntzako eraikinean dago. 2, 3, 4 eta 5 urteko haurrek erabiltzen dute.

2 urteko ikasleek siesta egiten dute eta bakoitzak esnatzeko duen ordua errespetatzen da. 3 urteko haurrek siesta egiten dute, baina hau, ikasturteak aurrera egin ahala aldatzen joanen da. 

Jangelaren arduradunarekin harremanetan jartzeko, idatzi helbide honetara: jangela@elatzeta.net

Eguerdian ere norberaren ardura da, egunean zehar bezala, jarrera ona erakustea. Jantokiaren barne-araudia irakurtzera animatzen zaituztegu.

Menuak

· Bazkaltiar guztiek menu berdina dute, baina, menu bereziak eskatzeko aukera ere badago (osasun edo erlijio arrazoiak direla eta).

· Ikasle batek jangela garaian botikaren bat hartu behar badu (osasun tratamendua, alergiak…), jangelako arduradunari abisatu behar zaio. Horrelako kasuetan, beti, mediku egiaztagiria ekarri behar da eta medikazioa emateko baimena sinatu.

· Aurten UTE SERUNION-AIBAK enpresa esleitu zaigu eta beheko link edo QRan sartuz gero, menu guztiak ikusi ahal izango dituzu. (UTE SERUNION-AIBA enpresak hilabetero eguneratzen  duen web atala baita). 

https://cutt.ly/uwbVcx8n 

Jardun jarraia - Bazkal ondoren ikasleak jasotzeko ordutegia:

Jardun jarraia dugunean ikasleak bazkal ondoren bila etortzeko hurrengo aukerak daude:

 

Kuotak

Hezkuntza Sailak ezarritakoak izango dira:

-Garraiatuak: 3.30€ eguneko

-Ez garraiatuak: 4.60€ eguneko

-Ez ohikoak: 5,20€ eguneko

Araudia

Hementxe duzue eskura jangela garaiko araudia. 

 

Egin klik!

bottom of page