top of page

PROGRAMAK

HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PROIEKTUA

Euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza ohiturak pixkanaka aldatzea da

proiektu honen helburu, gela barruan zein kanpoan, jolasgaraian zein jangela

garaian.

BIZIPOZA PROIEKTUA

Jolasgaraietan hainbat ikasle irakasle bihurtzen dira eta proposatutako jolasen

/ekintzen bidez (dantza, karaokea, eskulanak, esku-pilota, HHko ikasleekin jolasak,

marrazkigintza...) euskararen erabilera bultzatzen dute lagunen artean.

BERTSOLARITZA

LH5. maila eta LH6.mailako ikasleek parte hartzen dute proiektu honetan. Irakaslea

Bertsozale Elkarteko espezialista da. Astean ordu betez aritzen dira. Ikasturte

amaieran bertso emanaldi bat egiten dute.

OILATEGIA ETA BARATZA

Ikastetxeko ikasleek parte hartzen dute proiektu honetan:

HH 5 urtekoek: Oiloei janaria eman eta arrautzak jasotzen dituzte.

LH 1. ziklokoek: Inkubadorako arrautzak zaintzen dituzte.

LH 2. ziklokoek: Haziak erein eta uzta jasotzen dute.

LH 3. ziklokoek: Baratzako mantenu lanak egiten dituzte.

BASOESKOLA

Eskolaren inguruan dagoen basoak (Oilakinta) eskaintzen dituen aukerak erabiliz,

naturaz gozatu eta edukiak lantzeko aukera izango dute H.H. 5 urteko ikasleek.

BAPSIKO

Baso eskola eta psikomotrizitatea uztartez dituen programa da. LH1eko ikasleek HHtik LHrako aldaketaren trantsizioa graduala izan dadin jarraitzen dugu. 

ZISARE PROIEKTUA

Programaren helburua hiri hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzeko ekintzak

bultzatzea eta ikastetxean konpostaren ezarketa dinamizatzea da. Horrez gain,

hondakinen sailkapenari buruzko tailerra bat egiten da eta, laborategiko beste saio

bat ere bai.

50/50

Udalak sortutako proiektua da eta honen helburu nagusia ikastetxeko energia

kontusmoa murriztea da. Hortaz gain, gaiarekiko sentsibilizazioa eta ingurumenean

duen eragina ikasleekin modu praktikoan lantzen da.

ESKOLA BIDEA

Proiektu honen helburu pedagogikoak hauek dira:

Mugikortasun autonomoa bultzatzea.

Auzoa hobeto ezagutzea: arrisku egoerak identifikatzea.

Ibilbide seguru eta atseginak diseinatzea bertako komertzioak inplikatuz.

Ikasleen inplikazioa eta partaidetza sustatzea.

IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA (I.P.D.)

Baliabide digitalen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna izango da, Elatzetako

irakas, ikas eta kudeaketa prozesuetan lagungarri eta erabilgarria izateko.

BIDELAGUNA PROIEKTUA

Aniztasunari erantzuna emateko ekimena da. Bertan, tutoreek aukeratutako ikasle

talde batek parte hartzen du jantokiko denbora librean.

Ikaslearen garapen prosezurako baliabideak ematen dira, norberaren

zailtasunei aurre egiteko, konfiantza eta itxaropena eskainiz.

Ikasleen oinarrizko gaitasun lorpen maila hobetzea da helburua; irakurketa,

gai instrumentalak, lan pertsonalaren antolakuntza eta ikasteko estrategiak.

Familien eta ikastetxearen arteko elkarlana sustatzen da.

ELKARBIZITZA

Ikasleek beraien bizitzaren kudeaketa onartzea du helburu. Horretarako norberarekin

zein besteekin harreman positiboak eraikitzeko, erabakiak hartzeko eta zentzu

kritikoan jokatzeko estrategiak eskaintzen zaizkie. Hortaz gain, ikasleen arteko

gatazkak eta arazoak konpontzeko baliabideak ere eskainiko zaizkie. Horretarako

hainbat proiektu landuko dira:

- Adostokia.

- Hezkidetza.

- BAT taldea.

- Behatokia.

BERBALAPIKO

Euskarari dagokion indarra eta garrantzia emateko, ahozkotasuna lantzeko berbalapiko metodoa darabilgu.

bottom of page